Bizitzaren zati handi bat igaro dute bertsoa lantzen Imanol Lazkanok eta Juanito Dorronsorok. Lanketa gauzateko, baina, bi bide desberdin hartu zituzten azpeitiarrak eta Zumaiako bizilagunak: plazan eta agertoki gainean ibili da urte askoan Lazkano, eta doinuak biltzen Dorronsoro. Finean, hitzak eta doinuak uztartzea da bertsoa. Biek parte hartu zuten bertsolaritzaren etorkizunaz eztabaidatzeko saioetan, eta pertsona garrantzitsuak izan dira bertsolaritza kaletartzeko prozesuan. UKTren abenduko tokiko aldizkarietan argitaratutako GUKA gehigarriko edukia da elkarrizketa.
2021 abe 10 Aia Orio