Aurtengo bandera guztiak irabazi dituen Badok13 traineruari harrera egin dio Zarauzko Udalak

Gorka Eizagirre

Gaur eguerdian astindu ditu arrauneko beteranoen taldeak aurtengo ligan irabazitako bandera guztiak, baita Gipuzkoako eta Euskadiko banderak ere. Xabier Txurruka Zarauzko alkateak eta Leire Arana Kirol zinegotziak egin diete harrera, eta Juan Angel Garmendia, 'Xarpas', prest agertu da datorren denboraldian berriro ahalik maila onena emateko. Hainbat oriotar eta aiar dabiltza Zarauzko traineruan .

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide