Intzidentzia tasak goranzko joera hartu du Orion, eta Aian igotzen jarraitzen du

Iñigo Gaiton 2021ko api. 2a, 16:56

Martxoaren 23tik 29ra bitartean ez zen positiborik izan Orion, baina azken hiru egunetan zortzi detektatu dituzte. Hala, 163,08ko intzidentzia tasa du herriak, eta zifra bikoiztu egin da egun gutxiren buruan. Aiari dagokionez, bederatzi kasu izan dituzte azken zazpi egunetan, eta 755,67ko intzidentzia tasa dute gaur gaurkoz. Grafikoan ikus daitekeen modura, martxoko laugarren astea hasi zenetik, intzidentzia igotzen joan da ia etenik gabe.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide