Oribarzar hondartza eraberritzeko zuzenketa onartu dute

Karkara 2020ko aza. 27a, 13:30

Asier Sarasua Garmendia

Estatuko aurrekontu-batzordean onartutako zuzenketaren arabera, Oribarzar hondartza eraberritzeko 190.000ko aurrekontua bideratuko dute.

Espainiako Gobernuaren 2021eko aurrekontu-batzordeak hogei zuzenketa inguru onartu ditu azken bilkuran. Tartean, Oribarzar hondartzarena Motondoko hezegunearena.

EAJk aurkeztu duen zuzenketan honetan Oribarzar hondartza eraberritzeko aurrekontua eskatu dute. Azken urteotan urak hondar asko eraman du eta berriz ez gertatzeko neurriak hartu nahi dituzte, baita hondartza inguruko beharrezko azpiegiturak eraiki ere. Autobide azpian geratzen den ontziratzeko txokoa berritzea ere berritze asmoen barruan dute.

Eraberritze planean sartuko diren puntuak proiektua aurrera eramaterakoan erabakiko dira.

 

 

 

Erlazionatuak

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide