Motondoko hezegunea berreskuratzeko bidean

Karkara 2020ko aza. 26a, 15:01

Estatuko aurrekontu-batzordean onartutako zuzenketaren arabera, 3.000.000 euro bideratuko dira Motondo berreskuratzera eta Oribarzar-Txurruka eremura.

Espainiako Gobernuaren 2021eko aurrekontu-batzordeak hogei zuzenketa inguru onartu ditu azken bilkuran. Tartean, Orioko Motondoko hezegunearena eta Oribarzar-Txurruka eremuarena.

EH Bilduk aurkeztutako hiru zuzenketetako bat izan da Orioko bi eremuak biltzen dituena, PSOE zein Unidas-Podemosen babesarekin. Batzordeak onartu duen zuzenketa honen ondorioz, 3.000.000 euro bideratuko dira Orioko Motondoko hezegunea berreskuratzeko eta Oribarzar-Txurruka eremuko lanetarako. 

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide