Abenduaren hasieran etxeetara bidalitako informazioa osatu edo zalantzak argitzeko helburuarekin, informazio saioak antolatu dituzte Aian, Getarian, Orion, Zumaian eta Zarautzen. Herritar guztiak gonbidatu nahi ditu Udal Elkarteak, eta saioak laburrak eta argigarriak izango direla azaldu dute.
Aia
Saio informatiboak Kultur Etxean egingo dira, euskaraz, ondorengo egun eta ordutegian:
- abenduaren 14an, 16.30ean, 18.00etan eta 19.30ean
- abenduaren 29an, 12.00etan.
Orio
Saio informatiboak Kultur Etxean egingo dira, euskaraz eta gaztelaniaz, ondorengo egun eta ordutegian:
- abenduaren 14an, 10.00etan (euskaraz), 17.00etan (gaztelaniaz) eta 19.00etan (euskaraz)
- abenduaren 29an, 10.00etan (euskaraz).
Urola Kostako Udal Elkartearen arabera, sistema berriak hainbat abantaila ekarriko ditu: baliabideak optimizatuko dira eta birziklatzeko aukerak biderkatu eta errefusa gutxiago sortzeko aukera emango du, besteak beste. Urtebetean %40ko birziklapen tasatik %60ra igotzea da erronka, eta hiru urtean %75era iristeko helburua jarri dute.