Bihar ere, igandea izanik, erromeria egingo dute Aiako Andatza auzoko Aristerrazu plazan. Ohi bezala, 18:00etan hasiko dira trikiti doinuak, eta hiru orduz dantzan aritzeko aukera izango dute herritarrek eta bisitariek, 21:00ak arte.
Asteburu honetako hitzorduan Gorka Valdes eta Hekthor Folk trikitilariak igoko dira oholtzara, eta erromeriak iraun bitartean, martxan izango da taberna ere.