Azaroaren 25a

Indarkeria matxista irmoki salatu dute aiarrek ere

Onintza Lete Arrieta

Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira, Aiako talde feministak deituta, herritar ugari elkartu da gaur iluntzean zimitorioan. 

Eguraldi makurrak ez ditu etxean utzi aiarrak, eta gaur iluntzean zimitorioan elkartu dira Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela-eta, indarkeriaren aurka protesta irmoa egiteko. 

Elkarretaratzea 19:00etan egin dute zimitorioan bertan eguraldia zela eta, eta aurrez, eskulanak egin dituzte toki berean, baita txokolate beroa hartu ere elkarrekin. 

(Argazkiak: Aran Aldai)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide