Aurreko edizioek izandako arrakasta ikusita, Aiako Udalak hirugarren aldiz antolatu du Trikiti Jaialdia. Hain zuzen ere, abenduaren 19an, larunbatez, ospatuko dute hitzordu handia Probalekuan.
Egitarauari dagokionez, udalak aurrerago jakinaraziko du zer ordutan hasiko diren emanaldiak, eta noski, zein trikitilarik hartuko duten parte aurten. Aurreko edizioetan afaltzeko aukera ere izan zen Euskal Parrillaren eskutik, baina informazio hori ere aurrerago zehaztuko dute.