Aia

Festa giroan agurtu dituzte sanromanak Altzolan

Julene Sorarrain

Goizean, Fernando Prado gotzainak elizkizuna eman zuen eta herritar ugari bertaratu zen hura entzutera. Arratsaldetik aurrera, musika izan zen protagonista Aiako auzoan. Laja eta Lutxurdioren doinuen erritmora, erromerian dantzan agurtu zituzten Altzolako jai kutunak.

Festa giroan agurtu zituzten atzo iluntzean Altzolako San Roman jaiak. Aurrena, hori bai, meza izan zen goizean, Donostiako Fernando Prado gotzainak emanda, eta herritar ugari gerturatu zen elizkizuna entzutera. 

Ondoren, hamaiketakoa egin zuten elizan bertan, Laja eta Lutxurdio trikitilariek girotuta, eta bazkalostetik aurrera, musika izan zen protagonista Aiako auzoan. Hain zuzen ere, bertaratutakoak dantzan eta kantuan aritu ziren iluntzera arte, eta festei amaiera emateko, txokolate beroa eta pintxoak banatu zituzten.

(Argazkiak: Ibon Errazu eta utzitakoak).

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide