Martxan da sanmartinetako bigarren astea Urdaneta auzoan. Pasa den asteburuan abiatu zituzten jaiak, eta, pare bat egunetako atsedenaren ostean, atzo ospatu zuten egun handia: San Martin eguna.
Besteak beste, eguraldia lagun, hamaiketakoaz gozatu zuten goiz partean, eta herritarren arteko herri kirol txapelketa ere egin zuten. Arratsaldean, berriz, erromeria izan zen Izer eta Narbaizaren eskutik.
Festak ez du etenik izango egunotan Urdanetan: bihar iluntzetik hasi eta igandera bitartean jarraituko dute San Martin jaiak ospatzen. Hain justu, hau da datozen egunetarako egitaraua:
Bihar, ostirala
- 00:30etik goizaldera arte. Fury DJa, Ximor tabernan.
Etzi, larunbata
- 17:30. Sagardo dastaketa.
- 19:00. Jta Elektrotxaranga.
- 21:00. Afaria Indamendi elkartean, Euskal Parrillaren eskutik. Txartelak Izeta sagardotegian eta Zarauzko Udaberri jatetxean izango dira salgai, azaroaren 10a arte.
- 00:00. Erromeria Komerik-en eskutik, frontoian.
- Ondoren, Indate eta Kroke DJak goizalderarte.
- 01:30etik goizaldera arte. Naza DJa, Ximor tabernan.
Azaroak 15, igandea: Oilasko biltze eguna
- 07:00. Dianarekin oilasko bilketaren hasiera, Larrume eta Beltza bertsolariekin, eta Laja eta Alabier trikitilariekin.
- 14:00. Oilasko biltze bazkaria, Indamendi elkartean.
- 18:00. Herri kirol erakustaldia.
- Jarraian, erromeria Laja eta Alabierrekin.
- Festei amaiera emateko, patata dantza lehiaketa eta Traka zaratatsua.
(Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea)