Aia

Emakumezkoen Gipuzkoako aizkora eta harri handien txapelketak jokatuko dituzte igandean, Urdanetan

Julene Sorarrain

Udane Ostolaza bere aitona Agustin Ostolazaren harriarekin, Asteasun (Gipuzkoa). (Ibon errazu)

Gaur hasiko dira ospatzen San Martin jaiak Aiako Urdaneta auzoan, eta egitarauaren barruan, Gipuzkoako Lehen Mailako Emakumeen Aizkora Txapelketa eta Gipuzkoako Emakumeen Harri Handien Txapelketa jokatuko dituzte igandean.

Lehertzear da festa Aiako Urdaneta auzoan, eta aurten ere egitarau oparoa osatu dute San Martinak gogotik ospatzeko. Askotariko jarduerak izango dira gaurtik hilaren 15era bitartean, eta tartean, aparteko herri kirol ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da. 

Hain zuzen ere, igande honetan Gipuzkoako Lehen Mailako Emakumeen Aizkora Txapelketa eta Gipuzkoako Emakumeen Harri Handien Txapelketa jokatuko dituzte auzoko frontoian. 

Alde batetik, aizkoran, Oihana Fernandez de Barrena, Nerea Arruti, Malen Barrenetxea, Irati Astondoa eta Laiene Pikabea lehiatuko dira, eta horiek 45 ontzako lau enbor moztu beharko dituzte.

Bestetik, harri jasotzen, Udane Ostolaza oriotarra, Olaia Esnaola azpeitiarra, Estefania Etxebeste eta Eider Garcia Durana ariko dira nor baino nor. Horiek 112,5 kiloko laukizuzena, 112,5 kiloko zilindroa, 87,5 kiloko kubikoa eta 75 kiloko bola altxatu beharko dituzte. 

Txapelketak amaitu ostean, Elizagoien ahizpen erromeriak alaituko du auzoa. Hona hemen Urdanetako sanmartinen egitarau osoa:

Egitaraua

Gaur, ostirala

  • 19:30. Txupinazoa.
  • Jarraian, poteoa 20 Minutu taldeak girotuta.
  • 21:00. Auzo afaria. Txartelak Izeta sagardotegian eta Zarauzko Udaberri jatetxean izango dira salgai, azaroaren 3ra arte.
  • Afalostean, erromeria Enaitz eta Erkizirekin, frontoian.
  • Goizaldera arte, Indate eta Patx DJak, Ximor tabernan.

Bihar, larunbata: Umeen eguna

  • 16:00-19:00. Puzgarriak.
  • 17:00. Mus txapelketa Indamendi elkartean.
  • 18:00. Txokolate jana bizkotxoarekin.
  • 19:00. Oierren Magia.
  • 00:30etik goizaldera arte. Boletus Rumberus DJa, Ximor tabernan.

Etzi, igandea: Jubilatuen eguna

  • 11:00. Meza ospakizuna.
  • 12:00. Pilota partida: Orbegozo-Bidezabal eta Bidezabal-Albeniz.
  • 13:30. Auzoko nagusien bazkaria, Peñagarikano eta Zubeldia bertsolariek eta Elizagoien ahizpa trikitilariek girotuta.
  • 18:00. Gipuzkoako Lehen Mailako Emakumeen Aizkora Txapelketa eta Gipuzkoako Emakumeen Harri Handien Txapelketa.
  • Jarraian, erromeria Elizagoien ahizpen eskutik.

Azaroak 11, asteazkena: San Martin eguna

  • 11:00. Meza nagusia.
  • 12:00. Tortilla patata lehiaketa eta auzotarren arteko herri kirolak.
  • 18:00. Erromeria Izer eta Narbaizaren eskutik.

Azaroak 13, ostirala

  • 00:30etik goizaldera arte. Fury DJa, Ximor tabernan.

Azaroak 14, larunbata

  • 17:30. Sagardo dastaketa.
  • 19:00. Jta Elektrotxaranga.
  • 21:00. Afaria Indamendi elkartean, Euskal Parrillaren eskutik. Txartelak Izeta sagardotegian eta Zarauzko Udaberri jatetxean izango dira salgai, azaroaren 10a arte.
  • 00:00. Erromeria Komerik-en eskutik, frontoian.
  • Ondoren, Indate eta Kroke DJak goizalderarte.
  • 01:30etik goizaldera arte. Naza DJa, Ximor tabernan.

Azaroak 15, igandea: Oilasko biltze eguna

  • 07:00. Dianarekin oilasko bilketaren hasiera, Larrume eta Beltza bertsolariekin, eta Laja eta Alabier trikitilariekin. 
  • 14:00. Oilasko biltze bazkaria, Indamendi elkartean. 
  • 18:00. Herri kirol erakustaldia.
  • Jarraian, erromeria Laja eta Alabierrekin.
  • Festei amaiera emateko, patata dantza lehiaketa eta Traka zaratatsua.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide