Igande honetan, azaroak 1, erromeria izango da beste behin Aiako Andatza auzoko Aristerrazu plazan. Ohi bezala, 18:00etan hasiko dira trikiti doinuak, eta hiru orduz dantzan aritzeko aukera izango dute herritarrek, 21:00ak arte.
Asteburu honetako hitzorduan bi musikariren doinuez gozatzeko aukera izango dute erromeria zaleek, Eneko Dorronsoro eta Andoni Ezkerra igoko baitira oholtzara gainera.