Aia

Estalpe eta argiztapen berriarekin hasi dute erromeria denboraldia Aristerrazun

Onintza Lete Arrieta

Aiako Udalak berritu egin du Andatza auzoko plazan igande eta jaiegunetan erromeria egiten den guneko estalpea. Zaharra kendu eta berria jarri du, eta plaza horren argiztapena ere hobetu egin du. 

Itxura berrituarekin topo egin dute Aristerrazuko plazara bertaratu diren erromeria zaleek denboraldi hasiera berri honetan. Izan ere, lehengo estalpe zaharra kendu, eta berria jarri du Aiako Udalak.

Itxura politagoa edukitzeaz gain, azpiegitura bera ere sendoagoa da. Lan hori egitearekin batera, plazako argiztapena hobetu ere egin du udalak. Eta, oholtza gainean ere izan da aldaketarik, atzeko dekoratua ere berria baita, albiste honetako argazkietan ikus daitekeenez. 

(Argazkiak: Aristerrazu)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide