Ostolaza eta Larrañaga igoko dira bihar Aristerrazuko oholtzara

Onintza Lete Arrieta

Jendetza Aristerrazuko erromeria batean. 

Igandero bezala, 18:00etatik 21:00etara izango da erromeria bihar Andatza auzoko plazan. 

Udazkena abiatu zenetik trikiti doinuek alaitzen dute Aristerrazuko plaza igande eta jaiegun arratsaldeetan, eta biharkoan Ostolaza eta Larrañaga trikitilariak arduratuko dira zaleak dantzan jartzeaz Aiako Andatza auzoan. 

Ohi bezala, 18:00etan hasiko da erromeria, eta hiru ordu iraungo ditu. Tarte horretan, zabalik izango da bertako taberna. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide