Aia

Dena prest dute Aian Gau Beltzerako

Onintza Lete Arrieta

Aian, hainbat haur mozorrotuta Gau Beltzean. 

Lardizabal eskolako guraso elkarteak jokoak eta kalejira zaratatsua antolatu ditu, eta jakinarazi du mozorro onenak saria izango duela. 

Hurrengo astean, hilaren 31n, larunbatarekin ospatuko da Euskal Herriko hainbat txokotan Gau Beltza edo arimen gaua, eta Aian egitarau oparoa prestatu du Lardizabal eskolako guraso elkarteak arratsalde-iluntze parterako. 

Saria ere iragarri dute mozorro onenarentzat, eta horregatik, herritarrak mozorrotzera animatu dituzte. 

Honakoa izango da egitaraua:

  • 17:00. Jokoak eta ezustekoak, frontoian. 
  • Arratsaldean zehar, txokolate beroa banatuko dute. 
  • 19:00ak aldera, kalejira zaratatsua herriko kaleetan barna. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide