Abian da erromeria denboraldi berria Aiako Andatza auzoan. Hain zuzen ere, igandero, festa izango da protagonista Aristerrazu plazan.
Bihar, zehazki, Aritz Erasunek eta Aitziber Arruabarrenak izango dute plaza girotzeko ardura. Ohi bezala, 18:00etan hasiko dira trikiti doinuak, eta hiru orduz dantzan aritzeko aukera izango dute herritarrek, 21:00ak arte.