Abenduaren 20an, igandearekin, egingo dute aurten Aian Gabonetako Azoka, eta Aiako Udalak jakinarazi du zabalik dagoela bertan postua jartzeko izena emateko epea. Eskaera idatziz egin behar da, turismoa@aia.eus helbide elekronikora mezua bidalita, eta izena emateko azken eguna azaroaren 9a izango da, astelehenarekin.
Aurreko urteetan bezala, Probalekuan jarriko dute azoka, eta bertaratzen direnek askotariko produktuak erosi ahalko dituzte, besteak beste, arropa eta osagarriak, jostailuak, landareak, edota gazta eta gozokiak.