Aia

Igande honetan hasiko da erromeri denboraldi berria Aristerrazun

Julene Sorarrain

Elizagoien ahizpak, Aristerrazu plazan.

Izer eta Alabier eta Elizgoien ahizpek izango dute erromeria denboraldi berriari hasiera emateko ardura.

Igande honetan hasiko dute 2026-2027 erromeri denboraldia Aiako Andatza auzoko Aristerrazu plazan. Jende asko elkartzen du asteroko hitzorduak, eta denboraldiari ekiteko, Izer eta Alabier eta Elizgoien ahizpak trikitilarien doinuak aukeratu dituzte antolatzaileek.

Asteburu honetan hasita, igandero eta jaigunetan izango da erromeria Aiako plaza horretan, betiko ordutegian: 18:00etatik 21:00etara.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide