Aia

Bihar zabalduko dituzte Aiako ludotekako eta gaztelekuko ateak

Julene Sorarrain

Aiako gaztelekua.

Ludoteka ostiral eta larunbat arratsaldeetan egongo da zabalik Haur Hezkuntzako umeentzat, eta Lehen Hezkuntzako gaztetxoek, berriz, ostiraletik igandera edukiko dute gaztelekuko zerbitzua.

Aiako Udalak ludoteka eta gazteleku zerbitzuak jarriko ditu martxan ostiral honetan, eta zerbitzu horiez baliatu nahi dutenek ez dute aurretik izena eman beharko.

Ludoteka ostiral eta larunbatetan egongo da zabalik Haur Hezkuntzako umeentzat, 17:00etatik 20:00etara, eta espazioaren helburua "haurren arteko elkar ezagutza sendotu, garapena bultzatu eta esperientzien bitartez hezitzea" izango dela nabarmendu du udalak.

Gaztelekua, berriz, ostiraletik igandera egongo da erabilgarri, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara, eta helburua "nerabeen garapena eta herrian parte hartzea bultzatu, eta abentura zein bizipenetatik hezitzea" izango da. LH 1tik LH 6ra bitarteko gaztetxoei zuzenduta egongo da zerbitzua.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide