Aia

Drakoniden izar-malkoak ikusteko Astronomia Gaua antolatu du Iturraran parketxeak larunbaterako

Julene Sorarrain

Izarrez beteriko zerua, artxiboko irudian.

Jesus Arregi astronomia adituaren gidaritzapean, konstelazioak, planetak eta zeruko izar-malkoak identifikatzen ikasiko dute bertaratzen direnek. Ekintzan parte hartzeko, aurretik izena eman beharko da.

Aiako Iturraran parteketxeak izarren azpian gau magiko bat bizitzeko plana antolatu du asteburu honetarako. Hain zuzen ere, larunbatean, zeruaren behaketari eta naturaren edertasunari eskainitako jarduera berezia eskainiko dute parketxean.

Jesus Arregi astronomia adituaren gidaritzapean, konstelazioak, planetak eta Drakoniden izar-malkoak identifikatzen ikasiko dute bertaratzen direnek. Iluntzeko 19:30ean hasiko da jarduera, Iturraranen, eta helduek zortzi euro ordaindu beharko dute; haurren sarrerak, aldiz, sei euro balio du.

Ekintzan parte hartzeko, aurretik izena eman beharko da 943-83 53 89 zenbakira deituta ala  iturraran@gipuzkoanatura.eus helbide elektronikora idatzita.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide