Aia

Aiako festetako ekimen solidarioek 3.500 euro bildu dituzte Gautena elkartearentzat

Julene Sorarrain

Aiako Udaleko eta Gautenako ordezkariak, aste honetan, diru laguntza jasotzen. (Aiako Udala) 

Aurtengo festetan egindako ekimen solidarioei esker, guztira 3.500 euro bildu dituzte Aian, eta diru hori Gautena elkarteari bideratu diote. Udalak herritarren parte hartzea eskertu du.

Aiako Udalak aste honetan jakinarazi duenez, aurtengo festetan antolatutako ekimen solidarioei esker, guztira 3.500 euro bildu dituzte. Hain zuzen ere, asteazkenean Gautena elkarteko ordezkariarekin bildu ziren, bildutako dirua elkarteari emateko eta haren lana babesten jarraitzeko.

Udalak, halaber, eskerrak eman dizkie ekimen horietan parte hartu eta ekarpena egin duten herritar guztiei.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide