Atzo, San Migel eguna, mezarekin hasi zuten festen egun nagusia Laurgainen. Elizkizuna 10:30ean abiatu zen, eta hura amaitu bezain laster bildu ziren auzotarrak elkartean, hamaiketakoa elkarrekin egiteko.
Herri kirol saioaz ere gozatu zuten. Harrijasotzen Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a eta Mikel Lopetegi Urra ibili ziren, eta aizkoran, berriz, Aratz Mugertza eta Hodei Ezpeleta Bihurri II.a.
Musikarik ez zen falta izan giroa alaitzeko; eta aurreko bi jaiegunetan bezala, trikiti doinu alaiek hartu zuten Laurgain atzokoan ere.
(Argazkiak: utzitakoak)