Ostiral honetan odola emateko aukera izango dute aiarrek

Onintza Lete Arrieta

Pertsona bat odola ematen. 

Aiako Odol Emaileen Elkarteak antolatuta, eskolako zaintza gelan izango dira profesionalak herritarrei odola ateratzen. 

Aiarrek odola emateko aukera izango dute etzi, ostirala, 16:30etik 20:30era, eskolako zaintza gelan. 

Hitzordua aurrez hartzea dago telefonoz, 943-00 78 84 zenbakira deituta, edo internetez, gotatanta.eus atarian, Aiako Odol Emaileen Elkarteak antolatu duenez. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide