Aia

Joseba Apaolaza eta Asier Hormaza aktoreek 'Trajea' antzezlana eskainiko dute larunbatean Aian

Onintza Lete Arrieta

Hormaza eta Apaolaza, antzezlaneko une batean. (Txalo Produkzioak)

Udako etenaldiaren ostean, antzezlan batekin itzuliko da Probalekuko kultur eskaintza asteburu honetan. 

Udako etenaldiaren ostean, bueltan da Probalekuko kultur eskaintza Aian. Hala, larunbat gauean Trajea antzezlana taularatuko dute Joseba Apaolaza eta Asier Hormaza aktoreek, 22:00etan hasita. Istorioa saltoki handietako merkealdiaren lehen egunean gertatzen da. Txalo Produkzioaken lana da, eta Begoña Bilbaok zuzentzen du.  

Sarrerak 10 euroan eros daizke Aiako Kultur Etxean nahiz esteka honetan.  Egunean bertan leihatilan ere erostea egongo da sarrera, 13 euroan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide