Aia

Zabalik dago Aiako VI. Mendi Duatloian izena emateko epea

Onintza Lete Arrieta

Iaz, bi partaide, bizikleta proban. (Aritz Mutiozabal)

Urriaren 24an, larunbatarekin, jokatuko da lehia, eta Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituko bosgarren proba izango da. Ohi bezala, proba banaka edo bikoteka egin ahal izango da. 

Aiako VI. Mendi Duatloian parte hartu nahi dutenek zabalik dute izena emateko epea. Urriaren 24an, larunbatarekin, jokatuko da 15:30ean Andatza auzotik abiatuta, eta korrika 6,21 kilometro eta bizikletan 13,2 kilometro egin beharko dituzte kirolariek. Proban banaka nahiz bikoteka parte har daiteke, eta izena esteka honetan eman behar da. 

Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituko bosgarren proba izango da. Aurtengo zirkuitua bihar bertan hasiko da Asteasun (Gipuzkoa), eta aurten aurreneko aldiz Zarautzen ere egingo dute. Hilaren 26an izango da, hau da, hurrengo larunbatean. Denera hamar proba izango ditu zirkuituak, azkena azaroaren 28an Adunan (Gipuzkoa). 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide