Aia

Podologia zerbitzua eskainiko dute larunbatean Aian

Julene Sorarrain 2026ko irailaren 2a

Podologia zerbitzua eskaintzen.

Aiako Udalak eskaintzen zuen podologia zerbitzua eten egin behar izan zuten bere momentuan, ordura arte herrira bertaratzen zen podologoak utzi eta gero. Udalak, ordea, zerbitzua emango duen beste profesional bat aurkitu du, eta urtarrilaren 10etik martxan izan da zerbitzu hori herrian.

Hain zuzen ere, datorren hitzordua larunbat honetan eskainiko dute, eta interesdunek aurrez izena eman beharko dute. Horretarako Aiako udaletxera deitu beharko dute, 943-13 11 44 telefono zenbakira.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide