Aiako festak 2026

Aiako festak "giro onean eta ezbeharrik gabe" igaro dituzte, Jon Ander Azpiroz alkatearen esanetan

Mireia Galarza Bastida 2026ko abuztuaren 12a

Aiako plaza, festetan. (Onintza Lete Arrieta)

Alkateak, aldi berean, "esker oneko hitzak" zuzendu dizkie festetan modu batera edo bestera parte hartu duten guztiei. 

Astelehenean amaitu ziren Aian San Donato eta San Lorentzo jaiak, eta dagoeneko udalak egin du festa horien inguruko balorazioa ere. Jon Ander Azpiroz Aiako alkateak "positiboki" baloratu ditu horiek, eta azaldu du "giro onean eta ezbeharrik gabe" igaro direla. 

Aldi berean, alkateak "esker oneko hitzak" zuzendu dizkie antolakuntza lanetan ibili diren guztiei, baita festak aurrera ateratzeko beren laguntza eskaini duten herritar orori ere. Eta zera gehitu du: "Festetan parte hartu eta giro ona sortzen lagundu dutenei ere eskerrik asko". 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide