Aiako festak 2026

Hogeita lau ordu Aian festa leher dadin

Julene Sorarrain 2026ko abuztuaren 5a

Plaza bete jende iazko festetako une batean. (Onintza Lete Arrieta)

Egitarau biribila osatu dute San Donato eta San Lorentzo jaiak ospatzeko. Bihar 18:00etan botako dute txupina, eta 

Iristear dira Aiako San Donato eta San Lorentzo jaiak. 24 ordu barru txupina lehertuko da, eta astelehenera bitartean, hainbat ekintzez gozatzeko aukera izango dute aiarrek, tartean herri bazkariaz, askotariko kirol hitzorduez, bertsolarien emanaldiaz, nahiz Gozategi eta Afonica Naranjo taldeen kontzertuez.

Egitaraua

Abuztuak 6, osteguna

  • 18:00. Txupinazoa, sorpresarekin.
  • Jarraian, kalejira buruhandiekin eta trikitilariekin, herriko kaleetan zehar.
  • 21:30. Herri afaria Izer eta Alabier trikitilariek alaituta. 

Abuztuak 7, ostirala: San Donato eguna

  • Goizaldean, gaupaseroen gosaria.
  • 08:30. Herriko txistulariekin diana, herriko kaleetan zehar. 
  • 11:00. Meza Nagusia.
  • 12:00. Herriko eskuzko pilota txapelketaren finalak.
  • 15:30. Mus txapelketa.
  • 18:00. II. Dantza Suelto Txapelketa.
  • Jarraian, kalejira buruhandi eta trikitilariekin, herriko kaleetan zehar.
  • 22:00. Bertso Jaialdia, Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal, Xabat Illarregi, Andoni Egaña eta Amets Arzallus bertsolariekin. Gai jartzailea: Sebastian Lizaso.
  • Ondoren, Tapia eta Leturia Band.

Abuztuak 8, larunbata: Umeen eguna

  • 10:00. Diana, herriko kaleetan zehar.
  • 11:30. Haur eta gazteentzako jolasak, plazan.
  • 14:00. Familien bazkaria, Euskal Parrillaren eskutik.
  • 16:30. Apar festa eta puzgarriak. 
  • 19:30. Kalejira buruhandi eta trikitilariekin, herriko kaleetan zehar.
  • 21:30. Kontzertuak: Gozategi, Zopilotes Txirriaos eta Afonica Naranjo.
  • Ondoren, Indate DJa.

Abuztuak 9, igandea

  • 06:30. Diana, Joselontxos txarangaren eskutik.
  • Jarraian, gaupaseroen argazkia.
  • 11:00. Toka txapelketa irekia, eta umeentzat zapo toka. 
  • 11:30. Sardin jana.
  • 17:00. Erronka "ikusgarria".
  • 19:30. Kalejira buruhandi eta trikitilariekin, herriko kaleetan zehar. 
  • Ondoren, kantujira Orioko taldearekin.
  • 22:30. Tonbola, plazan.
  • 00:00. Karroza.
  • Jarraian, Euzkolabel DJa.

Abuztuak 10, astelehena: San Lorentzo eguna

  • 11:00. Meza Nagusia.
  • 12:00. Pilota partidak:
    • Lehen partida (gaztexoak eskuz): Atorrasagasti-Caballero Jauregi-Illarramendiren aurka.
    • Bigarren partida (gizonezkoak eskuz): Orbegozo-Irazustabarrena Aranbarri-Albenizen aurka.
  • Ondoren, herriko adinduei eskainitako bazkaria, eskolako jangelan.
  • 17:30. Herri Kirol Jaialdia.
  • 18:30. Kalejira buruhandi eta trikitilariekin, herriko kaleetan zehar.
  • Ondoren, Joselu Anaiak.
  • 00:00. Kontzertuak: Trakaren Erreketa eta Txapela Brava.
  • Goizaldean, Aiako aulki jolas txapelketa ofiziala.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide