Aiako festak 2026

Erronka ere izango da aurten Aiako festetan

Onintza Lete Arrieta 2026ko abuztuaren 5a

Iazko Gazte Eguneko talde jokoetako une bat. (Julene Sorarrain)

Igande arratsaldean bi erronka saio egingo dituzte, aurrenekoa 11 eta 15 urte artekoentzat, eta bigarrena 16 urtetik gorakoentzat. Azken horretan parte hartzeko lau kideko talde mistoak osatu beharko dituzte. 

Ate joka dira San Donato eta San Lorentzo festak, eta egitarau zabalaren barruan, aurten erronka ere antolatu dute igande honetarako. Festetako egitarauan soilik jartzen zuen 17:00etan hasiko zela, eta orain, Aiako Gazte Asanbladak zehaztasun gehiago eman ditu. 

Erronka bi zatitan egingo dute, hau da, bi erronka izango dira: bat gaztetxoena, eta bestea helduagoena. Gaztetxoena 11 eta 15 urte bitartekoentzat da, eta 17:00etatik 18:00etara egingo dute, plazan. 

Bigarren saioa 16 urtetik gorakoentzat izango da, hori ere plazan, 18:00etatik 19:30era; luzeagoa izango da bigarren hori, beraz. Bigarren horretan parte hartzeko baldintza bat ere jarri dute: lau kideko talde mistoek parte hartu ahalko dute. 

"Talde lana, abilidadea, dotorezia, pikardia, oreka eta punteria" beharko direla aurreratu dute, eta gazteak lehian parte hartzera animatu dituzte. "Sari potoloak" egongo direla iragarri dute. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide