Pentatloiko Gipuzkoako Txapelketa jokatuko dute igandean Izeta VI.ak eta Xabat Olaizolak

Onintza Lete Arrieta 2026ko abuztuaren 4a

Olaizola eta Iruretagoiena, 2024ko pentatloi lehiako finalean, podiumean xanpainarekin. (Mailo Oiarzabal)

Irungo (Gipuzkoa) Urdanibia plazan izango da gizonezkoen pentatloi txapelketa, baita emakumezkoen trontza lehiaketa ere. 

Pentatloiko Gipuzkoako Txapelketa jokatuko dute igande honetan Irunen (Gipuzkoa) lau gizonezkok, tartean Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a aiarrak eta Xabat Olaizola zarauztarrak. Beste bi lehiakideak Jokin Urretabizkaia eta Iñigo Zabala izango dira. Izeta VI.a, Olaizola eta Urretabizkaia Euskal Pentatloi Txapelketako finalerako sailkatuta ere badaude. Irailaren 26an izango da lehia hori, Azpeitiko zezen plazan.

Igande honetako hitzordua, berriz, 11:30ean hasiko da, Urdanibia plazan, eta txapelketa hori ez ezik, trontzako Gipuzkoako Txapelketa ere jokatuko dute zortzi emakumek. Honako lau bikoteek parte hartuko dute: Jone Uriak eta Ane Urrestik; Aitziber Martiarenak eta Malen Barrenetxeak; Naiara Peñagarikanok eta Naia Zubillagak; eta Maitane Lasartek eta Ainhoa Otañok. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide