Aiako festak 2026

Ebatzi dituzte Aiako XXXV. Pala Txapelketako irabazleak

Intza Trula 2026ko abuztuaren 1a

San Donato eta San Lorentzo festei hasiera emateko, atzo arratsaldean pala txapelketako finalak jokatu zituzten herriko frontoian. Esku pilotako finalak abuztuaren 7an izango dira.

Atzo abiatu zituzten Aian San Donato eta San Lorentzo jaiak, azken urteetan egin ohi duten moduan, Aiako XXXV. Pala Txapelketarekin. Herriko pilotalekuan jokatu zituzten lehiari amaiera emateko final handiak, hain zuzen. Hainbat kategoriatako partidak izan ziren, banakakoak zein binakakoak.

Duela pare bat hilabete abiatu zuten herriko pala txapelketa, eta, kanporaketa bidez, azken faseraino heldu ziren puntu gehien bildu zituzten bikoteak.

Esku pilotako finalak ere jokatuko dituzte festa hauen barruan: abuztuaren 7an, 12:00etan, izango dira.

Honako hauek dira aurtengo edizioko irabazleak:

  • 11-15 urte bitarteko neskak: Ane Iturain eta Arene Iribar.
  • 11-15 urte bitarteko mutilak: Urtzi Zabala eta Adur Arozena.
  • Mutil nagusiak banaka: Iban Aldalur.
  • Mutil nagusiak binaka: Oier Izeta eta Iker Lizaso.
  • Neska nagusiak binaka: Nora Iruretagoiena eta Iraia Arozena.

(Argazkiak: utzitakoak)

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide