Aia

Gaur abiatuko du Europako Txapelketa Markel Errasti eskubaloi jokalari aiarrak

Ekaitz Etxabe 2026ko uztailaren 29a

Markel Errasti, Espainiako selekzioarekin jokatutako lagunarteko batean. (Roberto Campillo)

Serbian jokatuko dute jubenil mailako txapelketa, eta aurreneko partida gaur 19:30ean izango da, Austriaren aurka. 

Eskubaloiko jubenil mailako Europako Txapelketa jokatuko du gaur hasita Markel Errasti aiarrak Serbian, Espainiako selekzioarekin. Ezker hegalekoak denboraldi bikaina burutu du, eta Bidasoa Irun taldeak fitxatu du datozen hiru denboraldietarako. 

Errastiren taldeak gaur emango dio hasiera txapelketari, 19:30ean, Austriako selekzioaren aurka. Multzoen faseko beste bi partidak bihar eta larunbatean jokatuko dituzte. Biharko partidan Faroe Uharteak izango dituzte parean, 19:30ean. Larunbatean, berriz, Finlandiako selekzioaren aurka neurtuko dituzte indarrak, 14:30ean. Bigarren ligaxkari abuztuaren 3an emango diote hasiera, eta txapelketaren finala abuztuaren 9an izango da. Partida oro Europako Eskubaloi Federazioaren webgunetik jarraituko ahalko da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide