Aia

Auzoen arteko herri kirol desafioa, Santio Errekako festak agurtzeko

Julene Sorarrain 2026ko uztailaren 30a

Ortzaika eta Santio Erreka auzokoen arteko herri kirol desafioa, iazko jaietan. (Guka)

Bihar amaituko dira Santio Errekako festak, eta iaz bezala aurten ere, herri kirol desafioa jokatuko dute auzotarrek Ortzaikakoen aurka. Askotariko probak egin beharko dituzte bi taldeek: harri jasotzen ariko dira aurrena, txingekin eta ingudearekin gero, korrika ondoren, eta trontzan, azkena. 

Santio Errekako festen amaiera iristear da, baina aurretik aparteko herri kirol erakustaldiaz gozatzeko aukera izango da. Hain zuzen ere, bihar, ostirala, Ortzaika eta Santio Errekako auzotarrek herri kirol desafioa jokatuko dute. Sei pertsonaz osatutako taldeak lehiatuko dira auzoko frontoian, eta askotariko probak egin beharko dituzte: harri jasotzen ariko dira aurrena, txingekin eta ingudearekin gero, korrika ondoren, eta trontzan, azkena. Iazko jaietan Ortzaikakoek jantzi zuten txapela, eta aurten ere garaipenaren atzetik ariko dira.

Gaur ere izango da zer ospaturik auzoan. Sagardo dastaketa egingo dute arratsaldean, eta ondoren dantza egiteko txanda izango da, Abiba Diskojaiak jarriko baitu festa giroa Santio Errekan.

Bihar amaituko dituzte festak eta hona hemen egitaraua:

Gaur, osteguna

  • 19:00. Sagardo dastaketa.
  • 00:00. Abiba Diskojaia.

Bihar, ostirala: San Inazio eguna

  • 11:30. Ortzaika eta Santio Erreka auzoen arteko herri kirol desafioa.
  • 14:30. Oilasko biltzeko auzo bazkaria frontoian, Larrume, Iñaki Gurrutxaga eta Beñat Gaztelumendi bertsolariekin. Bazkarirako txartelak salgai txosnan eta Portu erretegian.
  • 20:00. Bide Batez erromeria.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide