Aiako festak 2026

Aiako festetarako gaueko autobus zerbitzua jarri du Lurraldebusek

Julene Sorarrain 2026ko uztailaren 29a

Lurraldebuseko autobus bat, artxiboko irudian.

Gaueko zerbitzu horiek abuztuaren 1etik 2rako, 7tik 8rako eta 8tik 9rako gauetan eskainiko dituzte. Gainera, Zarautz eta Orio Aiarekin lotzen dituen UK08 linean, edukiera handiagoko autobusak erabiliko dituzte, bidaia bakoitzean pertsona gehiagok bidaiatu dezaten.

Aiako Udalaren eskaerari erantzunez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebuseko zerbitzu bereziak eskainiko ditu Aiako festetan. Zerbitzu horiek, hain justu, abuztuaren 1etik 2rako, 7tik 8rako eta 8tik 9rako gauean eskainiko dituzte, herriko jaietan parte hartu nahi duten pertsonek "modu jasangarrian, erosoan, seguruan eta merkean" bidaiatu dezaten.

Gau horietan, gaueko zerbitzuak izango dira 00:25ean, 02:25ean eta 04:25ean Zarauztik. Autobusek Aiatik 00:45ean, 02:45ean eta 04:45ean igaroko dira, eta Oriora 01:10ean, 03:10ean eta 05:10ean iritsiko dira. Kontrako noranzkoan, irteerak Oriotik 01:40an, 03:40an eta 05:40an izango dira; Aiatik 02:05ean, 04:05ean eta 06:05ean igaroko dira, eta Zarautzera 02:25ean, 04:25ean eta 06:25ean iritsiko dira.

Gainera, Zarautz eta Orio Aiarekin lotzen dituen UK08 linean, edukiera handiagoko autobusak erabiliko dituzte, bidaia bakoitzean pertsona gehiagok bidaiatu dezaten.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide