Aiarrak festa giroan murgilduko dira aste honetan, izan ere, San Donato eta San Lorentzo jaiak ospatuko dituzte datozen egunetan, eta egitarauaren barruan, herri afaria izango da abuztuaren 6an, ostegunarekin. Gaueko 21:30ean hasiko da otordua, Izer eta Alabier trikitilariek girotuta.
Afarirako txartelak gaur goizean jarri dituzte salgai Iturriozena tabernan, baina minutu gutxitan agortu dira. Guztira 275 txartel saldu dituzte, hain justu. Menuari dagokionez, marmitakoa, txuleta eta postrea emango dute, baita kafea eta edaria ere. Gainera, menu begetarianoa ere izango da aukeran.
(Azken eguneraketa: 10:30ean).