Aia

Autobus zerbitzu berezia egongo da Santio Errekako festetatik Aiako herrigunera itzultzeko

Onintza Lete Arrieta

Artxiboko irudian, Santio festak.

Gaueko autobus zerbitzu berezia egongo dela jakinarazi du Aiako Udalak uztailaren 18an, 24an, 25ean eta 30ean. 

Bihar hasiko dituzte santioak Aiako Santio Erreka auzoan, eta Aiako Udalak iragarri du gau batzuetan autobus zerbitzu berezia egongo dela auzotik  herrigunera bueltatzeko. 

Zehazki, honako orduetan egongo dira autobusak: uztailaren 18an, 24an eta 25ean, Santio Errekan 00:00etan, 02:00etan eta 04:00etan aterako dira autobusak herrigunera, eta hamar minutu geroago iritsiko dira Aiara. 

Hilaren 30 gauean, berriz, 00:00etan eta 02:00etan aterako dira autobusak festagunetik herrigunerantz. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide