Jai giroan murgiltzeko prest dira Aiako Santio Erreka auzoan eta aurreneko ekintzak uztailaren 18rako antolatu dituzte: mus txapelketa eta DJ Ibonek girotutako dantzaldia izango dira auzoko frontoian. Ondoren, egitarau biribila izango dute zain hilaren 24tik 31era.
Egun handia hilaren 25ean izango da, Santio Eguna ospatuko baitute. Meza nagusiarekin ekingo die ospakizunei, eta jarraian, zaharren hamaiketakoa izango da Portu erretegian. Ondoren, auzora gerturatzen direnek herri kirol erakustaldiaz gozatzeko aukera izango dute, eta arratsaldetik aurrera, musika izango da protagonista.
Uztailaren 31ean, berriz, San Inazio Eguneko ospakizunek alaituko dute auzoa. Goiz parterako, San Martin eta Santio Erreka azuoen arteko herri kirol desafioa antolatu dute, eta ondoren, herri bazkaria izango da frontoian, Larrume, Iñaki Gurrutxaga eta Beñat Gaztelumendi bertsolariek girotuta. Otordurako txartelak txosnan nahiz Portu erretegian eskuratu daitezke.
Egitaraua
Uztailak 18, larunbata
- 16:30. Mus txapelketa. Izen ematea 16:00etan zabalduko dute.
- 23:30. DJ Ibon.
- Goizaldera, oilasko biltzea.
Uztailak 24, ostirala: Santio Bezpera
- 19:30etik goizaldera arte, Kultur Defender, DJ Hidalgo eta DJ Davila.
Uztailak 25, larunbata: Santio Eguna
- 10:30. Meza nagusia.
- Ondoren, zaharren hamaiketakoa Portu erretegian.
- Jarraian, herri kirolak. Lau arroa kanporaketa eta Gipuzkoako Aizkolari Gazteen Txapelketa.
- 19:00. Ondoezik Elektrotxaranga, geltokitik hasita.
- 23:00. Kontzertuak: Txiskeroak eta EH Sukarra.
Uztailak 26, igandea: Santa Ana Eguna
- 16:00. Umeentzako jolasak eta puzgarriak, frontoian.
- 19:00. Erromeria, Ostolaza eta Larrañagaren eskutik.
Uztailak 30, osteguna
- 19:00. Sagardo dastaketa.
- 00:00. Abiba Diskojaia.
Uztailak 31, ostirala: San Inazio Eguna
- 11:30. San Martin eta Santio Erreka azuoen arteko herri kirol desafioa.
- 14:30. Oilasko biltzeko auzo bazkaria frontoian, Larrume, Iñaki Gurrutxaga eta Beñat Gaztelumendi bertsolariekin. Bazkarirako txartelak salgai txosnan eta Portu erretegian.
- 20:00. Bide Batez erromeria.