Aiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, su egurra jarriko du herritarren eskura. Interesa dutenek eskaera udaletxean aurkeztu beharko dute, uztailaren 23a baino lehen.
Udalak, hasiera batean, bi aukera eskainiko ditu:
- Txikitu gabeko egurra, etxeraino eramanda:
- 6-7 tona: 320 euro.
- 12-14 tona: 600 euro.
- Sutarako egurra txikituta, etxeraino eramanda:
- 2 tona: 260 euro.
Udalak jakinarazi du, hala ere, etorkizunean prezioak eta eskaintzen diren kopuruak aldatu ahal izango direla. Halaber, eskaera egin ahal izango dute 2026ko uztailaren 9a baino lehen Aian erroldatuta dauden herritarrek. Banatuko den egurra etxean erabiltzeko izango da soilik; beraz, ezingo da beste erabilerarik eman, ezta saldu ere.