Urko Iruretagoiena Izeta futbolari aiarra Espainiako futboleko bigarren mailan lehiatuko da datorren denboraldian, Cadizko futbol klubean, hain zuzen. Bilboko Athleticek utzita arituko da aurrelaria datozen bost denboraldietan Andaluziako taldean.
1998an Aian jaioa, Gasteizen, Getxon eta Amorebietan trebatu zen gaztetan, 2023an Athleticek fitxatu aurretik. Talde zuri-gorrian goleatzaile nagusia izan zen Izeta 2023-2024 denboraldian, Bigarren Federazioa kategorian 22 gol sartu baitzituen. Mirandesekin 15 gol egin zituen LaLiga Hypermotion-en estreinaldian, eta aurreko denboraldian Athleticeko lehen taldean aritu zen. 16 partida jokatu zituen bertan, gol bat sartuz.
Talde zuri-gorriak eskerrak eman dizkio Izetari izan duen "konpromiso eta dedikazioagatik", eta "zorterik onena" opa dio bere etorkizun pertsonal zein profesionalean.