Aia

Zabalik da Aiako kirol, musika eta arte ikastaroetan izena emateko epea

Julene Sorarrain

Artxiboko irudian, trikiti eta pandero jotzaileak.

Aurten ere, besteak beste, piano, trikiti, pilates edota euskal dantzen ikastaroetan parte hartzeko aukera izango dute aiarrek. Irailaren 18ra bitarte izango dute izena emateko aukera, Kultur Etxean.

Aiako Udalak aste honetan jakitera eman duenez, dagoeneko zabalik da 2026-2027 ikasturteko musika, kirol eta arte ikastaroetan izena emateko epea. Hain zuzen ere, herritarrek irailaren 18ra bitarte izango dute horretarako aukera, Kultur Etxean.

Adin tarte guztiei zuzendutako askotariko ikastaroak eskainiko dituzte, besteak beste piano, trikiti edota kitarra klaseak, baita pilates, yoga ala euskal dantzak ikasteko saioak ere. Gainera, haurrei nahiz helduei zuzendutako eskulanen ikastaroa ere antolatu dute, Itziar Unzurrunzagaren eskutik. Ikastaro guztien zerrenda hemen dago ikusgai. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide