Sanpedroak ospatzen ari dira eskualdean nonahi, eta Aiako Andatza auzoan ere jai giroan murgilduta izango dira gaurtik datorren igandera bitartean.
Hain justu, egitarauaren barruan, mus txapelketa azkarra jokatuko dute uztailaren 3an, ostiralarekin. Gaueko 22:00etan hasiko dira partidak, eta izen ematea ordu erdi lehenago zabalduko dute. Bikote bakoitzak 30 euro ordaindu beharko du parte hartzeko.
Sariei dagokienez, irabazleek txapelak, garaikurrak, xanpaina, 400 euro eta bi lagunentzako otordua jasoko dute Berazadi Jatetxean. Bigarren egiten dutenek, garaikurrak, ardo eta sagardo botilak, 150 euro eta bi lagunentzako otordua jasoko duet Altxerri jatetxean.
Hirugarren postuan geratzen direnek, berriz, garaikurrak, ardo eta sagardo botilak, 120 euro eta itsaskien otarra jasoko dute. Eta azkenik, laugarren egiten dutenek, garaikurrak, ardo eta sagardo botilak, 100 euro eta Oliden harategiko bi txuleta jasoko dituzte.