Nerea Amilibia aiarra, Txirrita mendi lasterketako irabazle

Enara Ariznabarreta

Artxiboko irudian, Nerea Amilibia.

231 kirolarik parte hartu dute aurtengo Txirrita Mendi Lasterketan, eta 1:40:21ko denbora egin du Amilibiak. 43 segundotako aldea atera dio bigarren sailkatu den Nerea Gargall donostiarrari. Gizonezkoetan, bigarren egin du Mikel Usandizaga aiarrak. 

Larunbatean jokatu zuen Donostiako Altza auzoan IV. Txirrita Mendi Lasterketa. Guztira, 231 lasterkari atera ziren garaipenaren bila, 201 mutil eta 30 neska. Emakumezkoetan, Nerea Amilibia aiarra izan zen 14 kilometrotako ibilbidea egiten azkarrena, 1:40:21ko denbora eskuratuz. Bigarren sailkatuak, Nerea Gargall donostiarrak, 43 segundo beranduago zeharkatu zuen helmuga. Halaber, beteranoetan ere Amilibia izan zen irabazle.

Gizonezkoetan, Andoni Uzkiano izan zen helmugaratzen lehena, 01:17:52ko denborarekin. 3 minutu eta 10 segundo beranduago zeharkatu zuen helmuga Mikel Usandizaga aiarrak, bigarren postua eskuratuz. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide