Aia

Giro paregabean agurtu dute erromeria denboraldia Aristerrazun

Julene Sorarrain

Eguraldia lagun eta Tapia eta Leturiaren doinuen erritmora, giro ezinhobean agurtu dute ehunka herritarrek aurtengo erromeria denboraldia. Uda ondoren itzuliko dira igandeko hitzorduak Aristerrazuko plazara.

Eguzkipean eta trikiti doinuen laguntzarekin, ehunka herritarrek agurtu dute erromeria denboraldia Aristerrazuko plazan. Izan ere, udaren atarian, urteroko atsedena hartuko dute, uda ondorenean jardunari berriz ekiteko.

Festa dotorean murgilduta egon dira eguerditik Andatza auzoan. Aurrena bazkaria izan dute, eta ondoren, Tapia eta Leturiaren doinuen erritmora, dantzan eta kantuan gozatu dute denboraldiko azken erromeriaz.

Gainera, 20:00etan hainbat sari zozkatuko dituzte, hala nola gau bateko eta biko egonaldiak inguruko landetxeetan, marisko otarra eta bertako produktuen otarra, zehazki esateko. Irabazleak sare sozialen bitartez ere jakinaraziko dituzte. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide