Denboraldia agurtzeko, festa berezia igande honetan Aristerrazun

Onintza Lete Arrieta 2026ko ekainaren 11

Aristerrazuko plazan dagoen eskultura trikitilarien omenez.

Bazkaria egingo dute aurrena, eta ondoren, nola ez, erromeria izango da, oraingoan Tapia eta Leturiaren eskutik. Bertan afaltzeko aukera egongo da, eta hainbat sari zozkatuz amaituko dute festa. 

Udazkenetik trikiti doinuek hartu dute astea joan eta astea etorri Andatza auzoko Aristerrazuko plaza, eta udaren atarian, urteroko atsedena hartuko dute, uda ondorenean jardunari berriz ekiteko.

Azken erromeria igande honetan izango da, hilaren 14an, baina ez da ohiko saioa izango, festa dotorea baizik. Aurrena bazkaria egingo dute, 14:00etan (tokia beteta dago jada), eta ondoren, orduan bai, erromeria. Tapia eta Leturia igoko dira oholtzara, eta gose denak hanburgesa afaltzeko aukera izango du 19:30etik aurrera, Perurena Foodtruck-a egongo baita bertan. Azkenik, 20:00etan hainbat sari zozkatuko dituzte: gau bateko eta biko egonaldiak inguruko landetxeetan, marisko otarra eta bertako produktuen otarra, zehazki esateko.  

Autobus zerbitzu berezia

Aiako Udalak autobus zerbitzu berezia jarriko du Aristerrazuko azken erromeria egunera joan-etorriak egiteko. Autobusak Orioko tren geltokitik abiatuko dira 16:00etan, 16:45ean, 17:30ean, 18:15ean, 19:45ean, 20:30ean, 21:15ean, 22:00etan eta 22:45ean, eta Aristerrazutik pasatuko dira. Handik, Aiako aparkalekura joango dira. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide