Aia

Aiako Udalak lankidetza hitzarmena berritu du Gipuzkoako Herri Kirol Federazioarekin

Julene Sorarrain 2026ko ekainaren 9a

Jon Ander Azpiroz eta Izaskun Arruti, lankidetza hitzarmena berritzen. (Aiako Udala)

2022. urtean abiatu zuten lankidetza hitzarmenari jarraipena emanez, udalak beste urtebetez berritu du Gipuzkoako Herri Kirol Federazioarekin duen akordioa. Horren harira, Izaskun Arruti federazioko lehendakariarekin bildu dira, datozen hilabeteetako kirol proba eta txapelketen inguruan hitz egiteko.

Aiako Udalak jakitera eman duenez, beste urtebetez berritu du lankidetza hitzarmena Gipuzkoako Herri Kirol Federazioarekin. Hain zuzen ere, aste honetan bildu dira Aiako alkate Jon Ander Azpiroz eta federazioko lehendakari Izaskun Arruti, 2022. urtean abiatu zuten lankidetza hitzarmenari jarraipena emateko helburuarekin. 

Hala, udalak zehaztu duenez, bilkura datozen hilabeteetako kirol proba eta txapelketen inguruan hitz egiteko baliatu dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide