Zigor Esoainek eta Oier Izetak Oiartzungo Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiko finala jokatuko dute bihar Oiartzunen (Gipuzkoa). Argote eta Bereziartuaren aurka neurtuko dituzte indarrak, hirugarren mailako finalean, gomazko paletan.
Finala Madalensoro pilotalekuan jokatuko dute, 08:15ean hasita, eta Aiako pala taldeko bi pilotariek txapela etxera ekartzeko aukera izango dute.