Aia

Finantza aholkularitza eta plangintza zerbitzua eskainiko dute Aian datozen bi hilabeteetan

Julene Sorarrain 2026ko ekainaren 5a

Txanponak eta kalkulagailu bat. (pixabay)

Saioetan, besteak beste, aurrezkiaren edota ondarearen kudeaketa efizientea egiten irakatsiko dute. Zerbitzua astelehenetan eskainiko dute, Kultur Etxean, eta beharrezkoa izango da aurretik hitzordua adostea.

Aiako Udalak finantza aholkularitza eta plangintza zerbitzua eskainiko die herritarrei ekainean eta uztailean zehar. Zerbitzua, hain justu, astelehenetan jaso ahalko dute interesdunek, 15:00etatik 19:00etara, Kultur Etxean.

Saioetan, besteak beste, aurrezkiaren edota ondarearen kudeaketa efizientea egiten irakatsiko dute, baita zergak optimizatzen, pentsioaren eta herentzien plangintza egiten edota aseguruaren gabeziak detektatzen ere.

Zerbitzua jasotzeko, beharrezkoa da aurretik hitzordua adostea. Horretarako, interesdunek udaletxeko harrerara jo dezakete, baita harrera@aia.eus helbidera idatzi edota 934-13 11 44 zenbakira deitu ere.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide