Aia

Hiru taldek jarriko dute festa asteburuan Aristerrazun

Julene Sorarrain 2026ko ekainaren 6a

Herritarrak, Aristerrazuko erromeria batean. (Artxibokoa)

Etxabe anaiak eta Oilar Beltzak igoko dira bihar Aristerrazuko oholtzara, baita Xabier Solano eta Jonmari Beasain ere. 

Igande honetan, hilak 7, erromeria izango da beste behin Aiako Andatza auzoko Aristerrazu plazan. Asteburu honetan 17:30ean hasiko dira trikiti doinuak, eta hainbat orduz dantzan aritzeko aukera izango dute herritarrek, 21:00ak arte. 

Asteburu honetako hitzorduan lau musikariren doinuez gozatzeko aukera izango dute erromeriazaleek, Etxabe anaiak eta Oilar Beltzak igoko baitira oholtzara, baita Xabier Solano eta Jonmari Beasain ere.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide