Hiru partidak irabaziz hasi du gomazko paletako Herriartekoa Aiak

Aitziber Arzallus 2026ko ekainaren 1a

Eskuinean, Herritartekoan ari diren Aranberri eta Lizaso aiarrak, artxiboko irudian.

Soraluzeren kontrako hiru partidak irabazi dituzte asteburuan aiarrek, eta datorren asteburuan etxean jokatuko dituzte itzulerako norgehiagokak. 

Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketa badoa aurrera, eta eskuzko lehian kanporatuak izan ondoren, Aiak gomazko paletan jarraitzen du bizirik. 

Aiako palistek atzo ekin zioten lehiaketari, zuzenean sartu baitira final laurdenetara. Partidak Soraluzen jokatu zituzten herri horren aurka, eta hiru norgehiagokak irabazita, esan liteke final erdietara sartzea ahalbidetuko dien kanporaketa bideratu samar utzi dutela.

Buruz buru kantxa osoan jokatutako partidan, 8-20 gailendu zen Aldalur; binakako partida 19-20 irabazi zuten Aranberrik eta Lertxundik; eta banaka zazpi koadroren barruan jokatutakoan sei tantoko aldea atera zion Lizasok aurkariari, 14-20 eginda. Final laurdenetako itzulerako partidak etxean jokatuko dituzte datorren asteburuan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide